Geodesikoak erlatibitate orokorrean

Erlatibitate orokorrean, geodesiko batek adierazten duena "lerro zuzena" kontzeptua da, baina espazio-denbora kurbatu batean. Adibidez, kanpoko indar ez grabitazionalen eraginik jasaten ez duen partikula baten mundu lerroa geodesiko mota bat da. Beste era batean esanda, partikula aske bat edo erorketa askean dagoen partikula bat geodesikobatean zehar higituko da.

Erlatibitate orokorrean, grabitatea ez da indar bat bezala definitzen, baizik eta espazio-denbora kurbatuaren geometriaren ondorio bat bezala, non kurbatura honen iturria energia-momentu tentsorea den (tentsorea materiaren adierazpena delarik). Honela, adibidez, izar baten inguruan orbitatzen ari den ibilbidea izarraren inguruan sortzen den lau dimentsioko (4-D) espazio-denbora kurbaturaren geometriaren geodesikoaren proiekzioa izango da hiru dimentsioko (3-D) espazioan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search